XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina Eliza serorategien egoera aldatu nahiz zebilen.

Paulo Vak Breve baten bidez klausura hautatzera behartu zituen eta Bilbokoak ere, ondasun batzuk bildu ondoren, 1621ean klausuran sartuko ziren, La Esperanzako agustindar lekaimeek egingo zuten bezala.

Baina Askaoko komentu hura arrakalatzen eta pitzatzen ari zen alde guztietatik eta pitzatu haiek konpontzeak gastu asko zekarzkien monjei.

Beste bat egin beharrean gertatu ziren, gaur egun Las Arenasko trenbidearen geltokia dena.

Kristobal de Llanes izango zen arkitekto eta on Diego de Ginearen gain erori ziren komentu honen eta La Esperanzakoaren gasturik haundienak.

Frantsesak sartu zirenean (1808-1814) gaixotegi ere izan zen.

1822an konstituzionalisten aginduz, La Esperanzakoekin elkartu beharrean gertatu ziren, eurena erregezaleen aurkakoen kuartel egina izan bait zen.

Horretan ez ziren geratuko.

1835an monjak berriz ere La Esperanzan babestu beharrean izan ziren, euren komentua ospitale bilakatu bait zen.

Oraindik areago: hau izango zen azken irteera.

Estaduak inkautatu zien komentua Bilboko Aduana bertan jartzearren, monja bakoitzarentzat biziarteko pentsiotzat pezeta bat ordainduz (17) .

Komunitatea erabat desegina gertatu zen.

Etxe batetik bestera ibili ondoren, Begoñan kokatu ziren 1860ko azaroaren 19an.

Etxe batean eta Luisa Urrazaren gidaritzapean berriz ere komunitatea, 24 erlijiosa, seguru eta babestuak sentitzen ziren.

Baina denbora gutxirako izango zen.

Karlisten bigarren gerratean joan beharrean gertatu ziren, Alfonso XII erregetzara heldu zen arte.

Handik aurrera beti Begoñan geldituko ziren.